Ohiko galderak (FAQ)

Bilbao Hostelen gaineko zalantza ohikoenetarako erantzunak

R

TARIFAK & ERRESERBAK

Iritsiera
Irteera
Helduak

Hostela eta instalazioak

Zer da aterpetxe turistiko eta Hostela bat?

Kalitate oneko ostatu merkea da aterpetxe turistikoa. Gau ona pasatzeko aukera egokia da, giro atseginaren eta neurrizko prezioen bila bazabiltza. Diru gutxirekin hiri bat edo helmuga turistiko bat esploratzeko eta kultura desberdinetako jendea ezagutzeko modu egokia dira aterpetxeak.

Oheko arropa eta toallak eraman behar dira?

Prezioak barne hartzen du oheko arropa. Toallak aloka daitezke.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu Bilbao Hostelek?

Aterpetxeak zerbitzu asko eskaintzen ditu: doako wifia eraikin osoan, garbitegia, sukaldea, jatetxea, aparkalekua, toallak alokatzeko zerbitzua, aterpetxeko bezeroei informazio turistikoa eskaintzeko zerbitzua, kutxa gotorra geletan, bizikletak alokatzeko zerbitzua, telebistak eremu komunetan, bilerak eta konferentziak egiteko aretoak…

Gela egokituak daude?

Bai. Aterpetxeak hainbat gela egokitu ditu.

Hostelean posible da sukaldean aritzea?

Bai, sukalde bat daukagu bezeroek erabil dezaten eta behar dituzten tresna guztiak aurkituko dituzte bertan.

Hostelea egun osoan egoten da irekita?

Egun osoan egoten da irekita: zure txartela erabilita, nahi duzunean irten eta sar zaitezke.

Erreserbak

Posible da hostelea aldez aurretik erreserbatzea?

Bai, erreserba guztiak aldez aurretik egitea gomendatzen dugu beti. Hala egiten ez bada, baliteke lekurik ez izatea.

Nola egiten da erreserba bat?

Oso erraza da. Zoaz gure webgunera, “erreserbak-online” atarira, eta egin kasu jarraibideei.

Erabiltzaileak

Hostelak toki egokia al dira oporrak familian pasatzeko?

Bai, jakina. Giro atsegina eta erosoa egoten da hosteleetan. Oporrak aterpetxe batean igarotzen badituzu, probatzeko, ziur noizbait esperientzia errepikatuko duzula.