Lege oharra

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dugu webgune hau Suspergintza Elkartearen titulartasunekoa dela, Gizarte Ekimeneko Elkartekoa, helbidea hemen duela: C/Simón Bolívar, 8b, 48010 Bilbo (Bizkaia). Telefonoz jar daiteke harremanetan 902 540 100 zenbakian edo webmaster@suspergintza.net posta elektronikoko helbidean:

Suspergintza Elkartea Bizkaiko Elkarteen Erregistroan dago izena emanda (B/1018/88, zenbakia, 1998ko maiatzaren 12a) eta IFK zenbakia hau da: G48264030.

Aplikagarri den legedia eta Jurisdikzioas

Oro har, Webgune honetan jasota dauden zerbitzuak ematea Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende dago.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako jabetza intelektual eta industrialaren eta bertan dauden elementuen eskubideak Suspergintza Elkartaeren titulartasunekoak dira, espresuki kontrakoa adierazi ezean. Webgunerako sarbidea edo haren erabilerak ez dakar inolaz ere bertan ageri diren edukiei buruzko jabetza-eskubiderik erabiltzaileentzat.

Debekatuta dago webguneko edukiak aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, transmititzea, banatzea edo eraldatzea, Suspergintza Elkartearen baimenik izan ezean. Hala ere, webgune honetako eduki batzuk erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke erabilera pribaturako eta inolako helburu komertzialik gabekoak baldin badira.

Erantzukizunaren mugaketa eta erabilera-baldintzak

Erabiltzaileak webguneko edukiak modu arduratsuan, zuzenean eta zuzenbidearen arabera erabiltzeko betebeharra du. Suspergintza Elkarteak ez du ardurarik hartuko webgune honetako edukien erabilera okerragatik, eta haietara sartzen den edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizunekoa izango da soilik.

Esteken bidez Interneteko beste helbide batzuetarako sarbidea ahalbidetuz gero, Suspergintza Elkartea ez da inolaz ere webgune horietako edukien erantzule izango.

Suspergintza Elkarteak esteka horietatik bideratutako jarduera edo informazioa bidegabea dela, delitua eragiten duena edo hirugarren batzuen ondasunak edo eskubideak kalte ditzakeela eta kalte-ordaina jasotzea eragin dezakeela jakingo balu, beharrezko diligentziaz jokatuko du, ahalik eta lasterren dagokion esteka kentzeko edo baliogabetzeko.

Suspergintza Elkarteak ez du erantzukizunik hartuko webguneko erabiltzaileen sistemetan sortutako kalte-ordainengatik, ezin baitu bermatu edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik.

Suspergintza Elkarteak ez du bermatzen webgunera sartzean, haren edukian akatsik ez dagoenik, ezta edukia eguneratuta dagoenik ere, nahiz eta egoera horiek saihesteko beharrezko esfortzua egingo duen eta, egonez gero, ahalik eta lasterren konpondu edo eguneratuko dituen.

Aldaketa

Suspergintza Elkarteak erreserbatuta ditu webgune honetan aplikagarri diren baldintzak eta terminoak aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko eskubideak. Aldaketaren bat sartuz gero, testu berria webgunean bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak indarrean dauden baldintzak ezagutu ahal izango ditu une bakoitzean. Edonola ere, erabiltzaileekin lotuta, webgunera sartutako unean bertan aurrez ikusitako arauen arabera jokatuko da.