FAMILIENTZAKO OSTATUA
Familientzako baldintza bereziak
Bilbao Hostel ezin hobea da familientzat. Txikiak beso zabalik jasotzen ditugu eta ingurune itxiari eta lorategi handiari esker, ez duzu zirkulazioaz kezkatu beharrik izango.
Futbolean eta saskibaloian jokatzeko kirol eremua eta ping-pongeko mahaiak ditugu. Gainera, zuen janaria prestatu nahi baduzue, sukaldea eta jangela dituzu erabilgarri, eta atseden hartzera etorri bazarete, gure jatetxea edo terraza eta Bilboko bista paregabeak dituen taberna proposatzen dizkizuegu.
Garraioari dagokionez, Bilbobusen bi linea gelditzen dira atean bertan, eta hirigunera 15 minutuan iritsiko zarete.
Familientzako zerbitzuak
Bilbao Hostelek zerbitzuen aukera handia eta bere instalazioak jartzen ditu zuen familiaren esku.
Zuen familiarentzat logela osoak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu; jarri gurekin harremanetan 94 427 00 54 zenbakian.

Logelak

Doako aparkalekua

Doako Wi-Fia

Harrera

Jatetxea

Taberna - Terraza

Sukaldea

Informazioa

Ostalaritza

Autokarabanak

Bizikletak gordetzekoa

Garbitegia

Ordenagailuak

Kirolak

Maskotak

Lorategiak
Ostalaritza-zerbitzuak
Kontaiguzu zer behar duzun zuen familiarentzat
Familian egiteko bidaia prestatzen ari al zara? Familiako ospakizun baterako jatetxea behar al duzu? Ezagutu nahi al duzu eskain diezazukegun eskaintza? Data jakin batzuetako gure disponibilitatea zein den jakin nahi al duzu? Galde iezaguzu eta 24 orduko epean erantzungo dizugu.