ZER IKUSI BILBON
Bilboren espirituak berak gida zaitzala!
TARIFAK & ERRESERBAK
Bilbo
Azken hamarkadetan asko eraldatu den hiria dugu Bilbo, bizitasunez betea, erakargarria eta zuretzako ekintza askorekin. Horrez gain, bertako jendea oso atsegina da eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak oso kalitate onekoak dira. Bilbao Hosteletik Bilbo Handi berria menderatzen duzula sentituko duzu, zure oinetara egongo baita, zuk hura ezagutzeko zain.
Guggenheim Museotik Alde Zaharrera, Bizkaia Zubitik Begoñako Basilikara, euskal gastronomiaren plazerez gozatzea ahaztu gabe, Bilbon bikaintasunik gorena lortzen baitu… Bilboren espirituak berak gida zaitzala!
Kostaldea
Kantauri kostaldeko eremurik ederrenetakoa da Bizkaiko kostaldea. Erosoa eta basatia da aldi berean, gazte zein nagusientzako egokia. Sopelako, Gorlizko eta Getxoko hondartzak oso hurbil daude Bilbotik. Eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko aproposak dira eta ez duzu Bilbotik gehiegi urrundu zarelako sentsazioa izango.
Surfa eta oro har uretako kirolak eta abenturak maite dituztenentzako hainbat aukera zirraragarri daude munduko bazter guztietatik etorritako bisitarien erromesaldi-guneak bilakatu diren toki enblematikoetan: hortxe ditugu Mundaka eta bere ezkerreko olatu famatua, munduko toki guztietako surflarien inspirazio-iturri, Urdaibaiko erreserba naturala, Lekeitio eta bere kostalde magikoa, eta Gernika, bakearen sinboloa mundu mailan.
Hiriko aisia
Bilbok hainbat aukera eskaintzen ditu aisialdirako, adin eta gustu guztietarako. Artea maite duten pertsonek Guggenheim Museoaz eta Arte Ederren Museoaz goza dezakete. Musikak, bestalde, toki abantailatsua du Bilbon eta horren erakusgarri dira BBK Live jaialdiaren tankerako ekitaldiak. Horrez gain, kontzertu-aretoak ere daude, programazio anitza eta aberatsa izaten dutenak, Kafe Antzokia esaterako, eta baita beste hainbat ere. Arte eszenikoek hirian askotariko esperientziak bizitzeko aukera eskaintzen dute, Campos Elíseos Antzokian eta Arriaga Antzokian, besteak beste. Kultura bere adierarik zabalenean eta modernoenean islatuta dago Azkuna Zentroaren tankerako espazioetan. Gainera, festa maite dutenek derrigorrez etorri behar dute Aste Nagusira. Abuztuko azken astea izaten da jaietako aste garrantzitsu hori eta hiria poztasunez eta jai-giroz betetzen da. Behin hori biziz gero, ez duzu sekula santan ahaztuko. http://www.guiadelocio.com/vizcaya
Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria, Nafarroa…
Bizkaia zure zain dago. Eta Donostia ere bai. Eta Iruñea… Gure lurraldearen bazter eder eta liluragarri horiek guztiak bisitatzeko irteerak antolatu eta hasi ahalko dituzu Bilbotik… Izan ere, oso gertu dago guztia!