Nola iritsi Bilbao Hostelera

Trenez autoan, autobusez, nola iritsi…

R

TARIFAK & ERRESERBAK

Iritsiera
Irteera
Helduak

Nola iritsi Bilbao Hostelera

Bilbao Hostel Bilboko Kastrexanako eremuan dago. Hiriko bista zoragarriak dituen ingurune naturalean dago. Gure Hostelean, autoa aparkatuta utz dezakezu; izan ere, doako aparkalekua dugu eta hiriko erdigunetik garraio publikoan 10 minutura bakarrik gaude.

Ctra. Basurto-Kastresana 70. BILBAO

GPS-a Posizioa: N 43.26188º - W 2.96053º

NOLA IRITSI AUTOZ

Aireportua Hosteletik 20 minutu ingurura dago
Hostelak A-8 eta AP-68 autobidetik sarbidea du.
Hostelak sarbidea du A-8 autobidetik (Kantaurialdeko autobidea)

NOLA IRITSI AUTOBUSEZ

Bilboko autobus publikoen izena BILBOBUS  da eta haren 2 linea Hosteleko atean gelditzen dira (Basurtu-Kastrexana 123 / 125 / Aterpetxea)
58. linea: MINTEGITXUETA-ATXURI
Hostela Zazpikaleekin eta Renferen geltokiarekin lotzen du. (Maiztasuna: 15 minutuz behin)
28. linea: URIBARRI-ALTAMIRA
Hostela autobus-geltokiarekin (Termibus), Bilboko erdigunearekin eta Zazpikaleekin lotzen du. (Maiztasuna: 20 minutuz behin))

NOLA IRITSI OINEZ

Gertuen dagoen TRANBIAren geltokia (Basurto Ospitalea) Hosteletik oinez 10 minutura dago.

METROko geltokia (San Mames) eta TERMIBUS autobus-geltokia Hosteleraino oinez 15 minutura daude.

FEVEren geltokitik (Basurto), Hostela oinez 12 minutura dago.

Bilbon garraio publikoan ibiltzea

METROA

Bilbok hiri osoa zeharkatzen eta inguruekin lotzen duen metro-sare modernoa du.

TRANBIA

Bilboko tranbiak hiria punta batetik bestera lotzen du ibilbidea erosoago bihurtuta.

AUTOBUSA

Bilbo osoan dauden Bilbobusen lineei esker, Hosteleko ateraino iritsiko zara.