BILBAO HOSTELEKO INSTALAZIOAK

Hostel batean behar dezakezun guztia eta gehiago…

R

TARIFAK & ERRESERBAK

Iritsiera
Irteera
Helduak

Hiriko bista ikusgarriak, doako aparkalekua (autobusetarako eta ibilgailu partikularretarako egokia), harrera 24 orduz, jatetxea, egongela, telebista-gela, jangela, kirol-instalazioak, terraza, lorategiak, autokarabanetarako eremua, bilera-gelak eta jarduerak horiek eskatzen dituzten taldeentzat; jatetxea, garbitegia eta zerbitzuen zerrenda luzea. Horiei guztiei esker, Bilbao Hostel toki ezin hobea da erosotasuna eta Bilbo hiriaz gozatzea uztartu nahi dituzten talde, familia eta gazteentzat.

Parking gratis Bilbao Hostel

Doako aparkalekua

Bilbao Hostelek edukiera handiko doako aparkaleku itxia du autobusetarako, minibusetarako eta ibilgailuetarako; ez duzu aparkatzeko arazorik izango han.

Gainera, bizikletak gordetzeko gela estali bat ere badugu.

Harrera 24 orduz

Gure harrera eguneko 24 ordutan dago zuretzat eskuragarri. Turismo arloko informazioa, hiri-garraioko ordutegiak, instalazioen erreserba eta behar izan dezakezun edozein zerbitzu edo informazio eskaintzen dizkizugu bertan.

Gainera, zure egonaldian behar duzuna gordetzeko kontsigna giltzadunak ditugu.

tipos de habitaciones Bilbao Hostel

Logelak

Bilbao Hostelek 170 ostatu-toki ditu bainugela pribatuak eta partekatuak dituzten logela indibidualetan, bikoitzetan, laukoitzetan eta seikoitzetan banatuta.

Logela batzuetan, zure maskotarekin batera ostatu hartu edo, eskatuz gero, ohe osagarria izan dezakezu.

Jatetxea

Bilbao Hosteleko jatetxeko jangelak, hiria ikusteko leihate erraldoiak dituenak, gosariak eskaintzen ditu 08:00etatik 09:00etara (ostatu-tarifan barne daude).

Eta eguna Bilbo bisitatzen eman nahi baduzu, eramateko lunch praktiko bat prestatuko dizugu.

Terraza Bilbao Hostel

Taberna-Terraza

Bilbao Hosteleko kanpoaldean, “Bilboneta” food truckak mahaiei tabernako zerbitzua eskaintzen die. Mahaiek eguzkitakoen azpian terraza ederra eratzen dute.

Ezin hobea da goizez, arratsaldez eta gauez eguzkia hartzeko, hitz egiteko, lagun berriak egiteko, irakurtzeko, zerbait jateko edo edateko, Bilbon egingo duzun txangoa edo gaueko irteera planeatzeko, musika entzuteko… eta, gainera, zure ospakizunetarako erreserbatzeko aukera ere eskaintzen du.

Sala con ordenadores Bilbao Hostel

Ordenagailuak dituen aretoa

Bilbao Hosteleko lehen solairuan, zona komun zabaletako batean, ostatu hartu duten pertsonentzat Interneteko konexioa duten ordenagailu batzuk daude eskuragarri.

Kontsultatu zure e-mailak edo bilatu edozein informazio zure ordenagailua eraman beharrik izan gabe.

Egongela

Atseden pixka bat hartu, liburu bat irakurri, hiriari buruzko informazioa kontsultatu edo biharko planak zuen taldearekin planeatu behar badituzu, gure egongela duzu erabilgarri.

Eta gure vending-makinetatik ateratako snack, kafe edo edariren batekin egin dezakezu hori.

Sala de televisión Bilbao Hostel

Telebista-gela

Egunean egoteko albisteak ikustea edo zure talde gogokoenaren partida ikustea posible da gure telebista-gelan.

Entretenimenduko une batzuez gozatu ahal izango duzu bertan Hosteletik mugitu beharrik izan gabe telebista-kate mordoarekin.

Sukaldea eta jangela

Bilbao Hostelen janaria prestatzeko edo berotzeko aukera eskaintzen dizugu beti prest dagoen sukaldean.

Sukaldearen alboan, sukaldeko tresnekin eta mahai-tresnekin, lasai-lasai bazkaldu edo afaldu ahal izateko jangela txiki bat dago.

Lavandería Bilbao Hostel

Garbitegia

Hosteleko autozerbitzuko garbitegiak arropa-garbigailua, detergentea, lehorgailua eta eskuz garbitzeko harraskak ditu.

Zerbitzu horri esker, ekipaje gutxiagorekin bidaiatu eta arropa beti prest izango duzu, edozein arropa berehala eskuragarri izanda kirola egiteko edo behar duzun guztirako.

Zona deportiva Bilbao Hostel

Kirol-instalazioak

Bilbao Hostelek ostalarientzat doako sarbidea duen kirol eremua du. Aire zabalean dagoen areto-futboleko zelaia du eta Bilbo atzealdean eta itsasadarra ikusle gisa izanda partida jokatzea ahalbidetzen du.

Erabilera anitzeko eremuak ere saskibaloiko bi saski ditu eta, oso gertu, ping-pongeko bi mahai daude.

Jardín Bilbao Hostel

Lorategien eremua

Bilbao Hostel milaka metro koadro dituen eta hesi batekin inguratuta dagoen lursailaren erdian dago.

Lorategiz inguratutako eremuek, landaresiek eta zuhaitz handiek inguratzen dute eraikina, eta lasaitasuna eta freskotasuna eskaintzen dizkiete ostatu hartzen dutenei.

Autocaravanas en Bilbao Hostel

Autokarabanen eremua

Caravaning-a maite duten pertsonentzat, Bilbao Hostelek autokarabanetarako 2 eremu kudeatzen ditu.

Haietako bat Hostelaren lursailean dago, eta bestea Kobetamendiko behatoki naturalean.

Bilera-gela

Prestakuntza-gelak, bilera-gelak, bisitak jasotzeko bulegoak, ekipatutako ekitaldi-aretoa… Bilbao Hosteleko instalazioetan zure bileretarako behar duzun espazioa dugu.

Gainera, talde eta enpresetarako gure ostalaritzako zerbitzu pertsonalizatuak eta gure jangela handia erabil ditzakezu.

KASTREXANA ERAIKINA

Topaketarako gune gisa pentsatutako eta diseinatutako azpiegitura dago eta honako hauek egitea ahalbidetzen du: lan-saioak, prestakuntza-saioak, berrikuntzako proiektu eta ekimenak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak.

Zure beharretara egokitzen gara.
Mugigarritasun-gaitasun ugariei erabat egokituta dago Hosteleko solairu bat (logelak zein bainugelak), eta sarbidea errazteko igogailua ere badugu.