OSTALARITZA ZERBITZUAK
Bilboko bista onenak kalitatezko zerbitzuarekin
Gure ostalaritza-zerbitzuak erabiltzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 427 00 54 zenbakian. Ez da beharrezkoa Hostelean ostatu hartzea horiek erabili ahal izateko.


Doako aparkalekua

Doako Wi-Fia

Egokitua

Jatetxea
Bilbao Hostelek 100 lagunentzako tokia eta menu mota ugari dituen jatetxea du.
Erreserbatu jatetxea taldeko zuen bazkari eta afarietarako, eta zuen ekonomiara egokituko gara: menu xumea edo buruan izan dezakezun hori prestatzeko gai gara.
Zure esanetara gaude eskuragarri dituzun aukera guztiak kontatzeko. Kontsulta iezaguzu.

Taberna – Terraza
Zuen ospakizunean denak harritzeko toki ezberdin baten bila bazabiltza, “La Bilboneta” da zure aukera.
Bilboko bista onenak dituen eremuetako batean, honako hauek dituen taberna-terraza topatuko duzu: erlaxatzeko eremua, terraza-zerbitzua, cateringeko edo luchen zerbitzuak, dekorazio-aukera, musikariak edo ikuskizunak kontratatzeko aukera…
Toki bikaina da bileretarako, urtebetetze-ospakizunetarako, familiako ospakizunetarako eta abarretarako.

Bazkariak
Eguneko menua edo menu berezia (aldez aurretik erreserbatuta) hartu edo familiarekin, taldearekin edo enpresarekin gozatzeko bazkaria enkarga dezakezu.

Afariak
Erreserbatu bikotekidearekin, familiarekin edo lagun-taldearekin gozatzeko afari berezia argiztatutako Bilboren bista zoragarriak ikusten dituzun bitartean.

Coffee break-a
Zuen bilerak eta prestakuntza-jardunaldiak osatzeko coffee break ezberdinak diseinatu ditugu. Hala, laneko goizak atseginagoak izango dira.

Lunch-ak
Ekitaldi mota guztietarako lunchak prestatzen ditugu zuen zaletasun eta beharren arabera pertsonalizatzeko aukerarekin. Geletan, jatetxean edo zuen terrazan, elikadura garrantzitsua da.
KASTREXANA ERAIKINA
Kontaiguzu zer behar duzun
Zuen enpresan ekitaldiren bat prestatzen ari al zara? Familiako ospakizun baterako jatetxea behar al duzu? Ezagutu nahi al duzu eskain diezazukegun eskaintza? Data jakin batzuetako gure disponibilitatea zein den jakin nahi al duzu? Galde iezaguzu eta 24 orduko epean erantzungo dizugu.