KastreXana eraikina
kontaktuKastrexana topaketarako gune gisa pentsatutako eta diseinatutako azpiegitura dago eta honako hauek egitea ahalbidetzen du: lan-saioak, prestakuntza-saioak, berrikuntzako proiektu eta ekimenak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak..
KASTREXANA ERAIKINEKO INSTALAZIOAK
Kastrexanak neurri ugaritako bilera-gelak eta konferentzia-areto bat ditu. Haiek guztiak bilerak, ikastaroak, konferentziak, kongresuak… egiteko beharrezko ikus-entzunezko bitartekoekin ekipatuta daude.
Bilbao Hostelen ondoan dago, eta hiru solairu eta beheko solairua dituen eraikina da. Solairu bakoitza erdiko korridore baten inguruan antolatuta dago eta handik sar gaitezke gela ugarietara.
GUNEEN ALOKAIRUA
Kastrexanak alokatzeko guneak ditu; bilera-gelak, prestakuntza-gelak, ekitaldi-aretoa eta sormenerako eta berrikuntzarako gune bat. Horren helburu nagusia da giro estimulatzailea eta inspiratzailea eskaintzea.
Hainbat edukiera dituzte guneek; izan ere, ekitaldi-aretoan 100 pertsona sar daitezke, eta bilera- eta prestakuntza-geletan, aldiz, 40 pertsona arte. Gure gune guztiek dituzte berogailua eta aire girotua.
Ekitaldi-aretoa / Areto balioaniztuna
Bere balio-aniztasunari esker, era askotako jarduerak egin daitezke 140 m2 baino gehiagoko areto horretan (konferentziak, diskoteka, prestakuntza-aretoa…).
- Azalera: 140m²
- Edukiera: 100 pertsona arte
- Honako hauek ditu: Harrera, komunak eta audio-aretoak
Edukiera handiko gelak
Kastrexana eraikinak ikastaroak, jardunaldiak eta abarrak egiteko 3 gela handi ditu.
- Azalera: 77m²
- Edukiera: 40 pertsona arte
- Honako hauek ditu: arbela, irakaslearen mahaia eta ikasleentzako mahai eta aulkiak.
Haietako bat, gainera, bereziki egokituta dago hala behar duten pertsonei sorkuntzako eta/edo berrikuntzako saioak egin ahal izateko espazioa eskaintzeko.
Edukiera ertaineko gelak
Kastrexana eraikinak ikastaroak, jardunaldiak, enpresako bilerak eta abarrak egiteko 2 gela ertain ditu.
- Azalera: 48m²
- Edukiera: 18 pertsona arte
- Honako hauek ditu: arbela, irakaslearen mahaia eta ikasleentzako mahai eta aulkiak.
Gela txikiak
Kastrexana enpresako bilerak egiteko 3 gela txiki ditu.
- Azalera: 22m²
- Edukiera: 8 pertsona arte
- Honako hauek ditu: arbela, irakaslearen mahaia eta ikasleentzako mahai eta aulkiak.
BULEGOEN ALOKAIRUA, LANPOSTUAK ETA COWORKING-A
Kastrexana eraikinak zure bulegoa instalatu ahal izateko 6 gune ditu. Beste enpresa batzuekin partekatu edo modulu osoa aloka dezakezu.
Honako hauek jasota daude prezioan:
- Lanpostuaren alokairua beroketako/aire girotuaren sistemarekin.
- Interneteko konexioa.
- Aparkalekua.
- Sarbide pertsonalizatua txartel elektroniko bidez.
- Instalazioen garbiketa.
- Partekatutako komunak.
- Hornikuntza elektrikoa.
- Bilera-gela (erreserbatuta).
- Altzariak: mahaia, aulkia, armairua eta tiradera-altzaria.
Gainera, honako hauetarako baldintza bereziak izango dituzu:
- Kastrexana espazioan gelak alokatzeko.
- Bilbao Hostelko zerbitzuetarako.
- Ostaturako.
- Jatetxe-zerbitzurako.
Zure beharretara egokitzen gara.
Kastrexana eraikin osoa mugigarritasun murriztuko pertsonek erabiltzeko egokituta eta prestatuta dago. Gainera, instalazio guztietarako sarbidea errazteko igogailua dugu.
KASTREXANA ERAIKINEKO ZERBITZUAK
Kastrexana topaketarako gune gisa pentsatutako eta diseinatutako azpiegitura dago eta honako hauek egitea ahalbidetzen du: lan-saioak, prestakuntza-saioak, berrikuntzako proiektu eta ekimenak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak. Hala, bilera-gelen, konferentzia-aretoen, prestakuntza-gelen eta berrikuntzarako gune baten erabilera eskaintzen du.
Kastrexana eraikinak zerbitzu eta ekipamendu hauek eskaintzen ditu:
Guneen alokairua
Pantailak
Papelografoa
Berogailua
Doako aparkalekua
Arbelak (errotuladoreekin)
Arbel magnetikoak
Aire egokitua
Egokitutako guneak
Abiadura handiko Internet
Datu-proiektagailuak
Idazteko materiala
Ostatua
Coffee break-a
Bazkariak
Jatetxea
Lunch-ak
Askariak
Taberna - Terraza
Hamaiketakoak
Afariak
Ostalaritza-zerbitzuak
KASTREXANA ERAIKINEKO EKITALDIAK
Kastrexanak ekitaldiak, kongresuak eta jardunaldiak antolatzeko toki ezin hobea eskaintzen dizu. Kastrexana une bakoitzeko beharretara egokitzen den gunea da. Gela ugarien alokairutik hasi eta ekitaldiaren antolaketa osora arte jartzen du zuretzat eskuragarri.
Badakigu ekitaldi bat lanaren, estrategiaren, beharraren eta ilusio baten emaitza izaten dela. Horregatik, izan ditzakezun behar guztiak asebete ditzakegu: gune eta aretoen aukera handia, abiadura handiko wifi konexioa, proiektore eta pantailak, catering-a…
Gainera, ekitaldia prestatzeko garaian, egin nahi duzun ekitaldi mota zehazteko (nori zuzenduta dagoen, zer helburu duen edo horretarako data egokiena zein den) orientazioa eskain diezazukegu.
Horretarako, zerbitzu hauek jartzen ditugu zure esku:
Ekitaldiaren irudiaren diseinua
Itzultzaileak
Gonbidatuen zerrendak
Megafonia
Telefonia finkoa eta mugikorra
Musika-giroa
Gonbidatuen bidaiak eta egonaldia
Zeinu-hizkuntzako interpreteak
Gonbidapenen bidalketa
Proiektoreak
Merchandising-a
Dekorazioa
Liburuxka, kartel eta abarretarako inprenta
Laguntzaileak
Onlineko izen-ematea
Emankizunak
Mikrofonoak eta atrila
Catering-a
Kontaiguzu zer behar duzun
Zuen talderako prestakuntza-jardunaldiak prestatzen ari al zara? Zuen enpresarako bilera-gelak behar dituzu? Eskain diezazuekegun eskaintza ezagutu nahi al duzu? Data jakin batzuetako gure disponibilitatea zein den jakin nahi al duzu? Galde iezaguzu eta 24 orduko epean erantzungo dizugu.