TALDEentzako OSTATUA

Taldeentzako baldintza bereziak

Bilbao Hostel ezin hobea da taldeek ostatu hartzeko. Bertako doako aparkalekuan autobusak, minibusak eta beste ibilgailu batzuk modu erosoan aparka daitezke.

Hostelak taldeen, kirol-taldeen, kolektiboen edo ikastetxeen esku beiraz inguratutako jangela handi bat jartzen du eskuragarri hamaiketakoa, afaria, luncha edo coffee-breaka eskaintzeko zerbitzuekin. Gainera, moldagarriak eta pertsonalizagarriak dira.

Ingurune guztia lorategiz eta zuhaitzez inguratuta dago, eta kirol eremua eta atean bertan geratzen diren Bilbobusen bi linea ditu. Paseatzea gustuko baduzue, hirigunea 15 minutura baino ez dago.

Taldeentzako zerbitzuak

Bilbao Hostelek zerbitzuen aukera handia eta bere instalazioak jartzen ditu zuen talde edo enpresaren esku.

Zuen talderako logela osoak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu; jarri gurekin harremanetan 94 427 00 54 zenbakian.

Logelak
1, 2, 4 eta 6 pertsonentzat.
Doako aparkalekua
Autoak eta autobusak
Doako Wi-Fia
Hostel osoan
Harrera
24 orduz eskuragarri
Jatetxea
gosaltzea, bazkaltzea eta afaltzea
Taberna - Terraza
Bilbao ikusteko bistekin
Informazioa
Informazio turistikoa
Ostalaritza
zerbitzu pertsonalizatuak
Ordenagailuak
Internetekin
Kirolak
kirol-instalazioak
Lorategiak
erlaxatzeko

Ostalaritza-zerbitzuak

Bilbao Hostelek zuen familiaren, taldearen beharretara egokitutako ostalaritzako zerbitzuak (bazkariak, afariak, kafe-atsedenaldiak, lunchak…) eskaintzen dizkizu.