Bilbao Hostel

Bilbon dagoen Hostel bat baino gehiago.

R

TARIFAK & ERRESERBAK

Iritsiera
Irteera
Helduak

¡ CHECK-IN EGITEKO ORDUTEGI BERRIA HOSTEL-EN! 

Goizeko 11tik  17ak arte  /      21:30tatik  gaueko 12ak arte

KOBETAMENDIKO AUTOKARABANEN EREMUKO ORDUTEGI BERRIA

Igandetik ostegun arte 9tik 5ak arte/Ostiral eta larunbatetan 8tik gaueko 11karte.

APROBETXATU ZURE EUSKADI TURISMO BONOA

20€-ko deskontua ostatuetan, 60€-tik gorako gastuengatik.

Bilbao Hostel

Bilbao Hostel da Bilboko edukiera handienekoa eta taldeentzat, enpresentzat, familientzat edo banakoentzat gure hiria bisitatzeko ostatu-alternatiba onena atean gelditzen diren bi autobus-lineei esker.

Bilbao Hostel instalaciones

Instalazioak

Zuhaitzez betetako lorategia duen ingurunean, doako aparkalekua, jatetxea, terrazadun taberna, kirol-instalazioak, egongelak eta bilera-gelak, sukaldea eta jangela, garbitegia eta askoz ere gauza gehiago topatuko dituzu.

Bilbao Hostel servicios

Zerbitzuak

Doako wifi zerbitzuak, bazkariak eta afariak, harrera 24 orduz, kontsigna, bizikletak gordetzeko tokia, mugigarritasun urriko pertsonentzat egokituta eta maskotak onartzen ditu.

Gure logelak

Bilbao Hosteleko 170 plazak gosaria barne eta berogailua dituzten kanpoko logelak dira. Gehienek, gainera, hiriko bistak dituzte. Bainugela duten banakako logelak eta logela laukoitzak, edo partekatutako bainugela duten logela bikoitzak, laukoitzak eta seikoitzak hauta ditzakezu.

Camas habitaciones Bilbao Hostel

Ostalaritza-zerbitzuak

Gure jatetxeari eta sukaldeko taldeari esker, zuen familiaren, taldearen edo enpresaren beharretara egokitutako ostalaritza-zerbitzuen karta zabala izango duzu eskuragarri.

Taldeentzat, familientzat eta enpresentzat ezin hobea.

Bilbao Hostel bereziki prestatuta dago taldeentzat, kirol-taldeentzat, familientzat, enpresentzat, kolektiboentzat edo hezkuntza-zentroentzat.
TaldeentzatFamilientzat

BILBOKO AUTOKARABANEN EREMUA

Karabanak eta autokarabanak aparkatzeko 2 eremu

KASTREXANA ERAIKINA

Topaketarako gune gisa pentsatutako eta diseinatutako azpiegitura dago eta honako hauek egitea ahalbidetzen du: lan-saioak, prestakuntza-saioak, berrikuntzako proiektu eta ekimenak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak.